Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia (UNIBASQ) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, unibertsitate- gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia. Espainiako eta nazioarteko esparrua kontuan izanik, Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatzea, akreditatzea eta ziurtatzea du helburu UNIBASQek.

Helburu hori lortzeko, honelako jarduerak garatuko dira:
  • Euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen dutenak, irakaskuntzari edo ikaskuntzari, ikerketari eta kudeaketari dagokienez.
  • Administrazio publikoei eta unibertsitateei erabakiak hartzeko prozesuetarako informazioa eta irizpideak ematen dizkienak.
  • Gizarteari euskal unibertsitate-sistemari buruzko informazioa ematen diotenak.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen 79. artikuluaren bidez sortu zen Agentzia. 2005eko apirilaren 4an, Administrazio Kontseilua sortu zen, eta hark, 2006ko ekainaren 1ean, UNIQUALen estatutuak onartu zituen. 2006ko uztailaren 10ean argitaratu ziren. 2009an, aldaketa-prozesu bat abiarazi zen agentzian, kalitate-bermerako agentzien Europako irizpide eta direktibetara egokitzeko. Horrenbestez, agentziaren estatutuak aldatu egin ziren, eta izen berria onartu zen (UNIBASQ). Ildo honetatik jarraituz, 2012ko uztailaren 4n 13/2012 Legea, ekainaren 28koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzkoa, argitaratu zen.

footer