Unibasq-ek, 2007an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen ANECArekin Irakasleen Irakaskuntza Jardueraren Ebaluazioari Laguntzeko Programa (DOCENTIA) Euskal Unibertsitate Sisteman hedatzeko.
DOCENTIA programa abiaraziz, unibertsitateen eskaerak asebete nahi dira baita unibertsitateko irakasleen kalitatea hobetzeko hezkuntza-sistemak eredu eta prozedura batzuk izateko duen premia ere. Programa hau diseinatu da, unibertsitateko autonomiaren barnean, unibertsitateen jarduna bideratzeko, eta aldi berean irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko eta unibertsitateko irakasleentzako prestakuntza-planak garatzeko unibertsitateek duten rola gero eta garrantzitsuagoa izan dadin.