Parte hartu nahi duten ikastegien eskaerak jaso ondoren, hitzarmen bat (III. Eranskina) edo aurrez sinaturiko hitzarmenaren gehigarri bat (IV. Eranskina) bidaliko zaio unibertsitateari, Unibasqek ezarririko ereduaren arabera, errektoreak sina dezan, aurreko deialdietan hala egin ez bada. Hitzarmen horiek sinatzeko epea abenduaren 20ra artekoa da. Sinaturiko agiriak postaz bidali behar dira Unibasqen egoitzara:
Unibasq-AUDIT programa. San Prudentzio kalea, 8 01005 Vitoria-Gasteiz
Unibasqek bere web-orrian argitaratuko du deialdi honetan parte hartzen duten unibertsitate eta ikastegien zerrenda.