AUDIT PROGRAMA

Unibasq-ek, 2007an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen ANECArekin Unibertsitate Prestakuntzaren Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak Ikuskatzeko programan (AUDIT) parte hartzeko.

GHEE eremuak eta Espainiako araudian izandako aldaketek ezartzen dutenez, ematen dituzten irakaskuntzekin zerikusia duten helburuak beren jardunean betetzen dituztela bermatu behar dute unibertsitateek, etengabeko hobekuntzaren bidean betiere. Horregatik, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak (KBBS) eta politikak formalki ezarri behar dituzte eta denen eskura jarri.

Horrekin guztiarekin bat, ANECAk eta AQU eta ACSUG agentziek AUDIT programa garatu dute, elkarrekin lankidetzan. Irakaskuntzen kalitatea bermatzeko orain arte egin diren jarduerak bateratzea xede duen KBBS diseinatzeko jarraibideak ematea du helburu unibertsitate-ikastegiei zuzendutako ekimen honek. Jarraibideak Ikastegientzat badira ere, Unibertsitate osoari zuzendutako zehar-elementuak ere badaude (esate baterako, pertsonal akademikoari, baliabide materialei eta zerbitzuei dagokienez).

Unibertsitateei kalitate-politika hauek garatzen laguntzeko, unibertsitateak ebaluatzeko agentziek xede hau lortzeko dokumentu batzuk sortu ditugu.

Informazio gehiago eta dagoen dokumentazioa ikusteko:

  • Diseinurako tresnak
  • Ebaluatzeko tresnak

2011ko deialdia

Emaitzak

Convocatoria piloto

footer