Unibasqek bere ebaluazio, egiaztatze – eta ziurtatze – jarduera hurrengo programen bidez garatzen du:
- EHUko kontratatutako irakasle eta ikertzaile egonkorrak ebaluatzea ikerketa-osagarriak lortzeko (seiurtekoak).
- Irakasleak eta ikertzaileak akreditatzea, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate pribatuko lan-kontratupeko plazak eta irakasle doktoreen plazak eskuratu ahal izateko.
- EHUko irakasleak eta ikertzaileak ebaluatzea, autonomia erkidegoko ordainsari-osagarriak lortzeko.
- Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateek egiten dituzten gradu, master eta doktoregoko tituluen proposamenak ebaluatzea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman aurretiko txostena egiteko.
- Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateek egiten dituzten gradu, master eta doktoregoko tituluen ezartzearen segiumendua.
- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek sinatutako kontratu-programak ebaluatzea, Unibertsitate Planean zehaztutako helburuak gauzatu ahal izateko.
- AUDIT – Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate-zentroen kalitateari buruzko barneko berme-sistemak ebaluatu eta ziurtatzen ditu.
- DOCENTIA – Unibertsitateei laguntza ematen die, irakasleen jarduera ebaluatzeko prozedura propioak diseina ditzaten.