2013/01/31
2012ko urtarrilaren 30ean Unibasq “International Network for Quality Assurance Agencies in Higher Education” sarean kide oso gisa onartua izan da.

2013/01/21
Pasa den abenduan Unibasqek bi lankidetzarako hitzarmen berri sinatu zuen ebaluazio-agentziekin. Lehenengoan, AQUrekin (Agència per a la Qualitat del Sistema Universitari de Catalunya) sinatutako lankidetzarako hitzarmena zabaldu da. Era honetan AQUk kalitatea bermatzeko barne sistema ezartzeko eta europar estandarretara egokitzeko laguntza teknikoa eta aholkularitza emango dio Unibasqi 2013an.


2012/12/21
Irakasleak eta ikertzaileak egiaztatzeko ebaluazio batzordeen kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko ebazpena argitaratuta.
Titulazioen ebaluazio batzordekideak kargutik kentzeko eta izendatzeko ebazpena argitaratuta.
2012/12/18
Irakasleak eta ikertzaileak egiaztatzeko 2012ko ekaineko deialdiaren memoria argitaratuta.
2012/12/13
AUDIT programaren 4. deialdiko ziurtagiriak emateko ekitaldia
Unibasq, UPV/EHU-rekin batera, AUDIT programaren 4. deialdiko ziurtagiriak emateko ekitaldia antolatu du Bizkaia Aretoan. Ekitaldi honetan 13 unibertsitateen ziurtagiriak banatu dira eta programan parte hartzen duten lau agentzizetako zuzendariak (ANECA, AQU, ACSUG eta Unibasq) eta Deustuko Unibertsitateko, Catalunyako Unibertsitate Politeknikoko eta Vigoko Unibertsitateko ordezkariak mintzatu dira.
Hitzaldiak
2012/12/11
2012KO IKERKETA-JARDUERA EBALUATZEKO DEIALDIA
2012ko azaroaren 29ko EBAZPENA, Honen bidez, lan-kontratu iraunkorra duten UPV/EHUko irakasleen (Irakasle Oso, Irakasle Agregatu, Irakasle Lankide finko eta Ikertzaile finkoak) ikerketa-jarduera ebaluatzeko prozedura eta eskaerak aurkezteko epea ezartzekoa argitara ematen da.
IREKITA 2012KO ABENDUAREN 15ETIK 30ERA ARTE ESKAERA EPEA
Informazio guztia erabilgarri hurrengo atalean Deialdiak => Lan-legepeko seiurtekoak
2012/11/15
SIIU – Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratuaren bilera
Unibasq Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratuari buruzko bilera batera joan da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora. Hezkuntza Ministerioa Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratua (SIIU) garatzen ari da, aplikatibo informatiko batean oinarritzen dena. Aipatutako sistemak espainako unibertsitate sistema osoari behar duen informazioa eta Unibasqi unibertsitate titulu ofizialen segimendua egiteko eta akreditazioa berritzeko behar duen informazioa emango dio. Bileraren helburua titulazioen segimendurako SIIU-n biltzen diren adierazleak kalitate agentzien erabilera baloratzea eta adierazle berriak garatzeko proposamenak egitea izan da
2012/10/03
2012ko irailaren 11n Unibasqeko Adituen Batzordeak onartutako Kontratatutako Irakasleak eta Ikerlariak, Unibertsitate Pribatuetako Irakasle Doktoreak eta Irakasle Lankideak Kontratatu Aurreko Txostena Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Protokoloa argitaratuta.
2012/09/27
Unibasq-eko I. simposioa Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea: guztion konpromisoa interneten bidez emango da
2012/09/26
I. Simposio Unibasq – PRENTSA OHARRA
2012/09/17
EHAAn argitaratuta 161/2012 DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea
sortzeko eta arautzeko dena.
2012/07/16
UNIBASQ-EKO I. SINPOSIOA 2012ko urriaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dela argitaratu da.
2012/07/13
PRENTSA OHARRA
2012/07/13
Bilboko prentsaurrekoa
2012/07/13
UNIBASQ-PRENTSAURREKORAKO DEIALDIA
2012/07/13
2011. urteko jardunen memoria argitaratuta.
2012/07/04
2012/06/01
2012/05/28
2012/05/21
Euskal Unibertsitate Sistemako Tituluen Segimendu Txostena. Plan Pilotua argitaratuta.
2012/05/16
2012/05/03
UNIBASQ-EN EBALUAZIO BATZORDEETAKO KIDEAK HAUTATZEKO KODEA eta I. eranskina.. argitaratu da.
Doktorego-tituluen ikasketa-planei buruzko aldez aurretiko txostena egiteko protokoloa 2012ko martxoaren 22ko Unibasqeko Administrazio Kontseiluak onartuta argitaratu da.
2012/04/25
Irakasle eta ikertzaileak egiaztatzeko deialdi berria EHAAra bidali da argitaratzeko. Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko ekainaren 1etik 30era arte.
2012/03/13
2012/03/12
Espainiako unibertsitateetako kalitatearen kanpo ebaluazioaren egoerari buruzko 2010eko txostena. Txosten honek, ANECAk egindakoa, 2010ean agentziek espainiako unibertsitateetan garatutako ebaluazio jardueren azterketa eskaini nahi du. Unibasqek, beste autonomia-erkidegoko agentziekin batera, txosten honen elaborazioan lan egin du.
2012/02/07
Unibasqek kudeatutako deialdi eta jardueren berri zehatza eskaintzeko asmoz, RSS zerbitzua abian jarri da.
http://www.unibasq.org/eu/feed.rss
EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 24koa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako zuzendariarena. Honen bidez jakinarazten da 2011ko azaroaren 29an Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak berretsitako Euskal Unibertsitate Sistemako masterreko titulazioei lotutako ikasketa-planei buruzko Unibasq-en aldez aurreko txostena egiteko protokoloa.
2012/02/24
Titulu ofizialen segimenduari buruzko bilera. Unibasqek bere egoitzan egindako bilera batera deitu zituen Euskal Unibertsitate Sistemaren hiru unibertsitateak titulazioen segimenduan erabilitako protokoloa eta prozedura elkarrekin berraztertzeko.
2012/02/16
EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 24koa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako zuzendariarena, 2011ko azaroaren 29an Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak berretsitako Euskal Unibertsitate Sistemako graduko titulazioei lotutako ikasketa planei buruzko Unibasq-en aldez aurreko txostena egiteko protokoloa jakinarazten duena.
2012/02/16
Unibertsitate Kalitate Agentzien Sare Espainolaren (Red Española de Agencias de Calidad Universitaria -REACU) bilera. Unibasq, REACU-ren kide bezala, ANECAk, oraingo idazkaritza teknikoa, deitutako bilerara joan zen. Sare hau hurrengo xedearekin sortu zen, agentzien arteko lankidetza sustatzea eta elkarren arteko erabakiak onartzeko baldintzak sortzea.
2012/02/13
DOCENTIA batzordearen bilera. Unibasqek, DOCENTIA programan agentzia partehartzaile moduan, ANECAren egoitzan egindako bileran parte hartu zuen. Bertan unibertsitate irakaslegoaren irakaskuntza jarduera ebaluatzeko ereduen egiaztapenerako erabiliko diren dokumentuak onartu ziren.
2012/02/10
Gradu, Master eta Doktorego titulu ofizialen egiaztapena berritzeari buruzko bilera. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Euskal Unibertsitate Sistemaren unibertsitateak eta Unibasq titulu ofizialen egiaztapena berritzeko prozedura eta epeak ezarriko dituen aginduari buruzko bateratze-lana egiteko bildu ziren.
2012/02/03
2012/01/17
Unibertsitate Informazio Sistema Bateratuari buruzko bilera. Unibasq Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan egindako Unibertsitate Informazio Sistema Bateratuari buruzko bilerara joan zen. Hezkuntza Ministerioa aplikazio informatiko batean oinarritutako Unibertsitate Informazio Sistema Bateratua (Sistema Integrado de Información Universitaria – SIIU) garatzen ari da. Sistema honek espainiako unibertsitate sistema osoaren beharrak asetuko ditu eta Unibasqi unibertsitate titulu ofizialen segimendu eta egiaztapenari buruzko prozedurak burutzeko behar duen informazioa emango dio.